XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bete hiru edalontzi ur kantitate berberarekin.
Bota azukrea edalontzi bakoitzean: lehenengoan goilarakada erdi, bigarrenean goilarakada bat eta hirugarrenean bi goilarakada.
- Ondo disolbatu ondoren, eskatu gelako norbaiti, zuk ikusi gabe edalontziak tokiz aldatzeko.
- Ura edatean asmatu egin beharko duzu zein den goilarakada erdi azukre duena, zein goilarakada bat duena eta zein bi dituena.
Kontutan hartu, gure zentzuek zentzazioen kalitatea somatzeaz gainera hauen neurriaz eta intentsitateaz ere informatzen gaituztela.
Begiak estalirik bereizi ukimenerako berdinak diren bikoteak.
Esperimentu berdina egin dezakezu itxura eta neurri ezberdinetako botoiak erabiliz.
Ikasle baten begiak estaltzen ditugu.
Ondoren, gelako norbait harrapatzen saiatuko da eta nor den asmatu beharko du burua ukituz.